Segurtatuta izan nahi duzuna segurtatzen dizugu guk.

Aseguruez ari garela, badirudi prezioa dela dena. Erabili behar dituzun arte. Une horretan konturatzen baitzara kontratatu duzuna zenbateraino den garrantzitsua.

Horregatik, LAGUN ARO aseguruek, etxea, autoa eta negozioa ez ezik, benetan segurtatuta izan nahi duzuna ere segurtatzen dizute. Arreta, gardentasuna, etika eta elkartasuna segurtatzen dizkizute euren aseguru, komunikazio eta kontratuetan. Eta hori bermatzen duen zigilua. EthSI zigilua.

Gainera, hainbat elkarteri laguntzen diegu, hala nola Elikagaien Bankuari, Stop Bide Indarkeriari eta Minbiziaren Aurkako Elkarteari.

Eta jokabide hori adierazpen bihurtu dugu.

LAGUN AROn eta LABORAL Kutxan lan egiten dugun guztiok geure egin dugu adierazpen bat. Edozein aseguru bilatzen duzula ere jokabide etiko eta solidarioa bermatuta izan dezazun.

Hona hemen ordezkatzen gaituzten 5 pertsonak, kanpainako protagonistak:

Janire Sagarduy Ruiz
Bulego-zuzendaria
Jon Rekagorri Ortuzar
Etxeko Izapidetzeen Koordinatzailea
Alazne GutiƩrrez Gallastegui
Finantza-gestorea
Josu Irure Aiasturi
Aseguruetako Gestore Espezializatua
Nerea Etxebarria Royo
Enpresen teknikaria

LABORAL Kutxa eta LAGUN ARO: lantalde bat

Hori bermatzen duen zigilua

Gure etxe-, auto-, bizitza- eta istripu-aseguruek EthSI zigilua dute. Aseguru-entitateen eta beren produktuen kalitate etikoa, elkartasuna, gardentasuna eta jardunbide egokiak bermatzen dituen bereizgarri independentea.

Eta adierazpen bat

Idatziz jaso dugu aseguru bat bilatzen duzunean segurtatuta izan nahi duzun guztia. Aseguruak egiteko gure moduaren adierazpena da hori.

Deskargatu PDFa

Ezagutu gure aseguruak

Informa zaitez gure aseguruez. Ezagutu bilatzen duzunaren zenbatekoa, baldintzak eta lotutako eskaintzak.

Ikusi aseguruak